1931. urtean Bigarren Errepublikako gobernuak Elexaldeko Andra Mariri, garai hartan gurtzarik gabeko eta ia abandonatutako elizari, Monumentu Nazionalaren aitorpena eman zion. Auzoko bizilagunei esker berreskuratu ondoren, erakundeen laguntzarekin, jendearentzat ireki zen berriro, eta 1984tik aurrera Euskadiko Monumentu Nazionaltzat hartu zen. 2001. urteaz geroztik, bere Erretaula Nagusiak ere kategoria hori du. Jesus Muñiz Petralandaren eskutik, aparteko eraikuntza hau izatearen harrotasunean parte hartuko duzu.