Bizkaiko hilobi-artearen adibiderik bikainenetako batzuk dituen hilerri honi darizkion artea, bakea eta edertasuna. Bisitari esker, hilerria nola diseinatu zen jakingo duzu, Getxoko itzal handiko familia batzuen arbasoak ezagutuko dituzu, eta hilobi-eraikuntzen inguruko kutsu espiritualaz blaituko zara.
Hilerriaren kokapen ikusgarria dela eta, kostaldearen ondoan, “itsas hilerrien” motakoa da, Bermeokoaren eta Lekeitiokoaren antzera.