Bisitaldi gidatua, Carlos Glariaren eskutik

 

Galdamesen historia ehuntzen duten hainbat bide batzen dira Montellanon. Auzo horretan, agertoki paregabea aurkituko dugu Galdamesko bizimodu tradizionalaren eta ondarearen hainbat alderdi ezagutzeko: antzinako bideak, iturriak, errekak, meatze-hondarrak, garai bateko abeltzaintzako kokalekuak eta heraldika, besteak beste. Gainera, Montellano Antonio Truebaren jaioterria izan zen, eta idazleak, sorterriak pilatzen zuen mosaiko kulturalaz jabetuta, istorio erakargarriak utzi zizkigun, eta horien bidez, elementu horiei zentzua ematen dien giroa birsortuko dugu. Bisitaldia amaitzeko, ohi bezala, Galdamesko produktu tradizionalak jango ditugu.

 

 

 

 

 

 

 

GALDAMES | Bisita gidatua

Montellano, ibilbidea Galdamesen historiaren bideetatik

Data 05 Urriak 2024 10:00

Topagunea

San Pedro de Galdamesko plaza, udaletxe aurrean

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

94 650 41 54 94 610 49 30

Antolatzailea

Galdamesko Udala

Datak

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD