Gaur egun umeek pantailen aurrean jolasten dute, baina beste sasoi baten olgeta gehienak kalean egiten ziren. Ikusentzunezko honetan (urriak 20), busturitarren ahotik zuzenean jasota, umeen artean ohikoenak ziren jokoak ezagutuko ditugu: trukeme, soka-saltoan, txorro-morroka, asto-astoka, ezkutaketan, kromoak, kanikak… Eta domekan (urriak 22) olgeta guzti horiek ikasteko tailer praktikoa egingo da Altamirako plazan. Bertan belaunaldi desberdinetako pertsonak batuko dira elkarrekin jolasteko. Antolatzailea:  Busturiko Udala Informazioa eta erreserbak: 946 870 063

Audiobisuala urriak 20 Altamirako liburutegian 19:00etan eta tailerra Altamirako plazan urriak 22 12:00etan

BUSTURIA | Beste ekintza batzuk

Aitita-amamakaz olgetan (Ikus-entzunezkoa + taller)

Data 20 Urriak 2023 19:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD