Andra Mariko elizpea Goi Erdi Arora arte hiribilduko hilerria izan zen espazioan dago, eta, ondoren, XVII. mendera arte, durangarren igaro lekua, jolas gunea eta elkargunea izan da. Herriko artxibozain ohiak, José Ángel Orobio-Urrutiak eta Oier Bizkarra arkitektoak egindako ikerketa baten ondoren egindako erakusketa da, material grafiko eta dokumentala batzen duena. Honetan, Andra Mariko elizpeak historian zehar izan dituen erabilera ezberdinei buruz hitz egiten da, herriaren erdigune zentzua inoiz galdu gabe.