Eraikuntza honen historia XV. mendean hasi zen, eta Europako bigarren burdinolarik zaharrena izan zen, 1820ra arte iraun zuena. Ondoren, errota bihurtu zen, eta instalazioak XX. mendearen erdialdera arte egon ziren martxan. 2003tik gaur arte, harresi lodien artean hotel xarmagarri bat dago. Hoteleko arduradunen eta proiektuaren arkitekto egileen eskutik, eraikinaren historia liluragarria ezagutuko dugu, baita azken aldiko eraldaketaren gakoak ere.