Areetako Zubiko Plazan elkartuko gara eta Txurruka kaira joko dugu; progresuaren izenean eraikitako ingeniaritza-obra. Ondoren, progresu berdinaren izenean txikitutako hondartza dotorea imajinatu beharko dugu etxe dotoreak miresten ditugun bitartean eta Zugatzarte etorbidean zehar hasierako puntura bueltatzen garenean, pinudiak, haremunak eta errekak non ziren asmatu beharko dugu. Izan ere eraikitakoren azpian ere ezkutatutako ondarea dago.
