Areetan, harea zena harri bihurtu zen; pinudiak etxe; errekak lekuz aldatu ziren, itsasoa lekuz aldatu zen, hondartza desagertu egin zen, basamortua bizileku bilakatu zen, eta lur idorra emankor.
Ibaizabal zeharkatzeko txalupa transbordadore-zubia da gaur egun, Gizateriaren Ondarea. Zirgarien izerdia itsasontzi handien motor indartsu bihurtu da, eta Portugaleterako bide zaharra Areetako jauregi eder ugari.