Berrizko San Joan Ebanjelariaren Eliza eta arte-fluxua Durangaldean

Nola heldu ziren garaian puntakoak ziren tendentzia artistiko europearrak Berrizera? Zer nolako prozesuak eman ziren, maila lokalean zein “globalean”, Durangaldean korronte errenazentisten ispilu argia bihurtuko zen arkitektura adibide hau posible egingo zutenak? Zeintzuk dira San Joan Ebanjelariaren elizan lotzen diren hari-muturrak? XVI. mendetik hasi eta gaur egunera arteko ibilbide kronologikoa egingo dugu San Joan Ebanjelariaren Elizatik barrena, eraikuntza bera Aro Modernoaren aldaketa-testuinguru ekonomiko eta sozialean kokatuz. Era berean, garaiko arte-merkatuak eta estiloen fluxuak Berrizko parrokiaren eraikuntzan izandako eragina aztertuko dugu, garaiko elite intelektual eta ekonomikoaren gustu estetikoa ulertzeko. Eta ez hori bakarrik. Berrizko parrokiaren eraikuntza prozesuaren azterketak antzinako Berriztarrek, atzerritik heldutako kanon arkitektonikoen aurrean, herriko parrokiaren eraikuntzan zer nolako erantzunkizuna izan zuten ikertuko dugu.

UdalerriakBERRIZ
Ekintza mota

Arkitekturaren hari-muturrak

Eguna

2024 Urriak 06
Amaiera
11:00 am

TOPAGUNEA

Elizondo plaza, Berriz

INFORMAZIO ETA ERRESERBAK

Informazioa: ejardunaldiak@gmail.com edo Gerediaga Elkartean 946818066 Erreserbak: Web gune honetan erreserba botoia sakatu

ANTOLATZAILEA

Berrizko Udala eta Gerediaga Elkartea

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD