Oiz menditik datorren erreka honek mendeetan zehar gizakien bizimodua eta lana gidatu ditu: errotak mugitu, industriari indarra eman eta auzoen garapena ahalbidetu. Ibilbidean zehar ur-saltoak, presak, ubideak, errotak eta zentral zaharrak ikusiko ditugu, uraren indarra zelan aprobetxatu izan dan ezagutuz.
Naturaren edertasuna, historia eta bitxikeriak batzen dituen bisita gidatu erakargarria. Zatoz eta deskubritu uraren indarrak gure lurraldean utzi duen aztarna!
Hizkuntzak:
- 10:00 gaztelaina
- 12:30 euskara
