Bisita Elexabeitiko San Migel baselizan hasiko da, euskal landa eremuko ondarearen harribitxi kontsidera genezakeena. XVI. eta XVII. mendeen artean eraiki zen, eta, honen zurezko arotzeria litzateke esanguratsuena. Hala ere, jaurdunaldian beste alderdi batzuk mahaigaineratuko dira, orobat multzoaren adierazgarritasuna zein hura ezagutzeko premia plazaratzen dutenak. Are gehiago, pintxo pote esperientzia batekin amaituko dugu eguna. Honek guztiak Arteako iraganean, gaurkotasunean eta etorkizunean murgiltzera eramango gaitu.