Argiak argiztatu, hautatu, interpretatu eta protagonismoa ematen dio gure ondareari. Argiari esker, eraikin enblematikoek indar adierazgarria hartzen dute, eta nabarmentzen diren xehetasunak azaleratzen dira.
Argiztapenak ondareari balioa ematen eta hura babesten laguntzen duela ulertuko dugu. Ondareak hiri-paisaian eta memoria kolektiboan duen presentzia indartzen du. Izan ere, ikusten dena ezagutu egiten da, eta ezagutzen dena, berriz, zaindu egiten da.
