“Baserri bizkaitarra” deiturikoaren sorrera XVI. mende inguruan kokatzen den arren, oso gutxi dira Diman kontserbatzen diren garai hartakoak.

Zuña baserrian hasiko dugu bisita gidatua: hainbat birmoldaketa jasan dituen arren, XVI. mendearen erdialdeko jatorrizko tipologia erakusten duten elementuak ditu baserri honek.

Ibilbidean zehar, hasierako baserri mota horren bilakaera erakusten diguten eraikuntzak ikusiko ditugu.

Artaungo auzunean, baserri “arratiar” tipikoak ditugu, XVIII. mendean ezarri zirenak. Horietako batek, Antzastik, Euskaldunon Etxea, euskal etxe tradizionalaren museoa du gaur egun.

DIMA | Ibilbide gidatua

Baserri-etxearen bilakaera Diman XVI. mendetik XIX. mendera

Data 19 Urriak 2025 10:00

Topagunea

Artaungo plazan

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

946.315.725

Antolatzailea

Antzasti Euskaldunon Etxea - Dimako Udala

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD