2011ko apirilaren 11n, Bermeoko alde zaharrean sute handi bat piztu zen. Gogor kolpatu zuen komunitatea: 70 bermeotar etxerik gabe utzi zituen eta udaletxeari ere sakonki eragin zion, 2025era arte ez baitzen erabat berreskuratuko haren irudia.
Galera- eta berreraikitze-testuinguru horretan, Arkaitz Izarra arkitektoak berreskuratze-proiektuan izan duen esperientzia pertsonala partekatuko du. Esku hartzeko prozesua eta hondamendi handi baten ondoren lan egiteko eta ondare ondasun bati bizia itzultzeko gakoak azalduko ditu.
- Urriaren 6an (gaztelaniaz),
- Urriaren 20an (euskaraz)