Altzagako ibarra 1860 eta 1900 artean garatu zen, orube batzuk eta antzinako zirga-bidea urbanizatu zirenean, Bilbo eta Areeta arteko egungo errepidearen ernamuina izango zena. Une horretatik aurrera industria handiak iritsi ziren, eta Erandiogoikoako landa-elizate txikia eta gune nagusia Altzagara jaitsi ziren, Erandio garaikidea sortuz. Erandioko Altzaga auzoak XX. mendetik gaur egunera arte izan duen bilakaera ezagutuko dugu bertako eraikinen arkitekturaren bidez.