2018ko kanpainan, enklabe horren garbiketan eta sendotzean lan egin zen. Hasiera batean, bi elementu arkitektoniko zituen, 1937ko Bilboko defentsa-hesiko Loba muino txiki hori babesteko. Esku-hartze haren emaitzak eta defentsarako arkitekturaelementuen bilakaera ikusi ahal izango ditugu, baita eraikitze-prozesuan dauden beste hiru egituren aurkikuntza, harriaren hornidura-harrobia, aurkikuntza arkeologikoak eta bonbardaketen kraterrak ere.