Lanbide tradizionalak bereziki ahula den ondare immaterial baten parte dira, eta ondare horren iraupena haren transmisioaren eta balioespenaren araberakoa da.
El Pobaleko burdinolan, burdinazko kurriken fabrikazioaren zuzeneko erakustaldia egingo da. Funtsezko tresna dira errementarientzat. Ricardo Mediavillak, EAEko azken kurrika-egileetako batek, egingo du. Aitaren eskutik hasi zen ofizio horretan, eta Legazpiko Patricio Echeverría fabrika enblematikoan lan egin zuen. “Azken kurrika-egile” horien maisutasuna EAEko metalurgia-industriaren zenita izan zen.
