Durangoko elizpea Bizkaian dugun arkitekturaren mirarietako bat da. Bere 345 urteko historiak hainbat gertaera, pasadizo eta bataila eskaintzen ditu, gaur egun arte gainditu dituenak. Proposatzen den hitzaldia Oier Bizkarra Biritxinaga arkitektoak (Ondareko eraikinen birgaitzeetan aditua) egindako ikerketa-lanaren emaitza da. Orain dela gutxi berritu dute, beste aldiz bere bizitza osoan. Horri esker, geldialdi bat egin dezakegu bidean atzera begiratuz. Elizpea hobeto ezagutu ahal izango dugu, etorkizunerako bere balioa handitzearen alde eginez.
