Ibilbide gidatua
Kondairak, berreraikitzeak, suteak, erromesen aterpetxeak, Venezuelako ama birjina… Denetarik eduki eta bizi izan dute Ziortza-Bolibarko San Tomas elizak eta Ziortzako Monasterioak. Milurteko batek ematen du astia horretarako eta gehiagotarako ere. Herriko plazan elkartuko gara, San Tomas elizaren historia arkitektonikoa errepasatuko dugu eta Ziortzako Monasteriora abiatuko gara oinez, han beste geldialdi bat egiteko eta eraikinaren eboluzioa ezagutzeko.