Laburpena 1947-1959 urteen artean, Bizkaiko Labe Garaiek (AHV) une horretara arte inoiz ikusitako euskal energia-proiektu handiena martxan jarri zuten: Urrunaga eta Uribarri-Ganboako urtegien sistema. Barazarren (Zeanuri) lurpeko zentral erraldoia eraiki zen Bilbo Handiko industriei elektrizitatea helarazteko. Proiektuak ia hamar herrixken suntsipena ekarri zuen Araba iparraldean eta ehunka familia langile etortzea eragin zuen. Zeanurin, Undurraga eta Ipiñaburu landa-auzoetan langileen bizitokien aztarnak daude, baita energia-paisaia honen beste arkitektura elementu batzuk ere.
UdalerriakZEANURI
Energiaren paisaiak: Barazarreko jauzi hidroelektrikoaren aztarna arkeologikoak
Eguna
- 25 Urr 2025
- Amaiera
- 10:00 am
TOPAGUNEA
Barazar gaina, gasolindegia
Ekintzaren hizkuntza
Euskara
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
946739146 Ez dago erreserbarik, sarrera librea da eta ez dago bisitari-mugarik
ANTOLATZAILEA
Zeanuriko Udala. Gidaria: arkeologo aditua.