Ereño gorria ezagutuko dugu, Zientzia Geologikoen Nazioarteko Batasunak 2024an Nazioarteko Ondare Arroka gisa aitortutako kareharri berezia. Haren tonu gorrixken atzean, harrobi eta emakiden historia dago, esfortzuz eta zehaztasunez ateratako bloke laukizuzenen historia. Oraindik ere ikus daitezke horiek paisaian.
Haren garrantzia nabarmentzeko abian diren ekintzak eta proiektuak ere aipatuko ditugu. Horien bidez, haren etorkizuna ziurtatu nahi da, Urdaibaiko Biosfera Erreserbako gune garrantzitsua da-eta.