Bisitan, Izarra tren-makinaren historia azalduko da. 1863koa da, eta 1965ean utzi zion zerbitzua emateari. Erretiratu ondoren, Trenbideen Bilboko Lagunen Elkarteak gorde du, eta, hala, hura txatar bihurtzea eta narriatzea saihestu du. Orobat, hura babesteko zer zaharberritze-lan egin diren zehaztuko da, eta Bilboko abiadura handiko geltoki berriaren obrak hasten direnean elkartea birkokatzeko egiten ari den kudeaketen berri emango da.
