Ibarrangeluko San Andres elizaren barruan benetako artisau-artelan bat dago, egur polikromatuzko ganga zoragarria, «Euskal Artearen Kapera Sixtinotzat» hartzen dena. Bere egitura finak, tenpluetako harriaren imitazio sotilak eta bere pintura bikainen xehetasunek liluratuko zaituzte. Hauek tradizio erlijiosoa eta profanoa nahasten dituzte. Begirada arretatsua eskatzen duen irudi-errepertorio aparta.
