Sindi Barbeitok emango duen hitzaldi honek Euskariana, Euskal Kulturaren Atari Digitala, ezagutzeko gonbitea luzatzen du. Euskariana lankidetzan garatu den proiektua eta euskal ondare kulturala eskura izateko puntu bateratua da. Liburutegi digitala, biltzailea eta Europeanako agregatzailea da. Proiektuaren ezaugarriak eta funtzionaltasunak, aurki daitezkeen, eta bai eta berrerabili ere, eduki zabalak eta era askotarikoak, bilaketa-aukerak, herritarrentzat zein adituentzat, eta proiektu honetan parte hartzeko formulak azalduko dira.
