Bengoetxea auzoko etxe nobleak bidean lerrotuta altxatu ziren, oinezkoen eskubideak lortzeko eta hangoei garrantzia eta ospea emateko. Horietako baten aurrean, burdinazko gurutze enigmatiko bat ikusiko dugu, eta ikurrak etxebizitzaren jabearen hilketa argitzeko balioko digu. Istorio krudela da, familia giroko handinahiak, gaueko arma zuriak eta, hilotz gutiziatua eskuratzeko xedez, parrokien arteko borrokak darabiltzana. Kasualitatez, urriaren 26an jazo zen gertakaria… 283 urte lehenago! Felix Mugurutzak azalduko digu.