Bengoetxea auzoko etxe nobleak bidean lerrotuta altxatu ziren, oinezkoen eskubideak lortzeko eta hangoei garrantzia eta ospea emateko. Horietako baten aurrean, burdinazko gurutze enigmatiko bat ikusiko dugu, eta ikurrak etxebizitzaren jabearen hilketa argitzeko balioko digu. Istorio krudela da, familia giroko handinahiak, gaueko arma zuriak eta, hilotz gutiziatua eskuratzeko xedez, parrokien arteko borrokak darabiltzana. Kasualitatez, urriaren 26an jazo zen gertakaria… 283 urte lehenago! Felix Mugurutzak azalduko digu.

OROZKO | Bisita gidatua

Gaua eta heriotza Bengoetxean

Data 25 Urriak 2025 12:00

Topagunea

Orozkoko Museo Etnografikoa

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelera

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

946339823 museoa.orozko@bizkaia.org

Antolatzailea

Orozkoko Museo Etnografikoa eta Orozko Udala

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD