Zesta-puntak, euskal kirolik internazionalenak, kirolaz haraindiko agertokia aurkitzen du Gernikan: Gernika Jai Alai frontoia. Eraikin hau, Secundino Zuazo arkitekto bilbotar ezagunak egina, arkitektura modernoaren maisulan izendatu zuten DOCOMOMO 2007 kongresuan. Bisita honetan, eraikinaren xehetasun arkitektonikoetan murgiltzeaz gain, barruan egiten den jolas zirraragarrira ere hurbilduko zara, munduko kirolik azkarrenera.
