Bermeon arkitektura garaikide baliotsua dago, Pedro Ispizua, Teodoro Anasagasti eta Fernando Arzadun arkitekto bermeotarrek egina.
Ondare horri buruzko galdera hau dugu etorkizunerako: zer eginkizun izan behar dute eraikin publikoek eta erdipublikoek hiribilduaren bizitzan?
Gorka Pérez de la Peñak moderatuko duen mahai-inguruan, ikuspuntuak partekatuko dituzte hainbat arkitekto, ekonomialari, historialari eta politikarik, erantzun itxiak lortu beharrean hausnarketa egitea helburu duen gune batean.
