Duela milaka urte, Punta Begoña leku estrategikoa izan zen Abrako badian. Mendetan zehar, bertan zen gotorlekuari lotutako guduak edo izan zuen ospitale-erabilerari lotutako aieneak eta itxaropena ekartzen zituen gogora haren izenak.
Galeriak eraiki zirenean, irudi hori aldatu, eta berrikuntzarekin eta botere ekonomikoarekin lotu zen. Baina ez zen hori izan bere izen bakarra. Jendearen oroimenean gordetako beste izen batzuek istorio harrigarri eta ustekabekoak kontatzen dizkigute. Ausartzen zara Sorginzulorena deskubritzera?
