Maruri-Jatabeko elizak herritarrek ere ezagutzen ez dituzten sekretuak gordetzen ditu. Ba al zenekien erre egin zutela Gerra Zibilean? Bisita honetan, zer gertatu zen, zergatik erre zuten eta Regiones Devastadas organismoak hura berreskuratzean zer paper izan zuen jakingo dugu, barruan eta kanpoan gordetzen dituen elementu berezi batzuk miretsiz.
Gaur egunera arte iritsi den giza ondarea ezagutzea, gure esku jarrai dezan.
