Haizeolak aire zabaleko eta baso inguruetan kokatutako lantegi bat ziren. Minerala erreduzitzeko labe bat edo gehiago zituzten, eta horietan airea hauspoekin sartzen zen, ia 1.200 graduko tenperaturara iritsi arte. Horrela, naturatik landugabe ateratako burdin minerala burdina metaliko bihurtzeko gai ziren, energia hidraulikoa erabili behar izan gabe.
Dimako udalerrian haizeolen hainbat aztarna dugu (IV-V mendeen artean datatua zaharrena) eta horietako bat bisitatzeko aukera izango dugu jardunaldi honetan.
