Gure herriak bere historian zehar, eremu indibidualean eskura ezinezkoak diren helburu amankomunak erdietsi aldera, bere beharrak edo espektatibak asetzeko helburuz portaera solidarioko edo lankidetzako jarraibideetan oinarritzen diren herri-erakundeak eta elkarrekiko laguntzarako elkarteak antolatzera jo izan du. Hala nola, auzoetako Kofradiak, Ganadu-ermandadeak, Suaro elkarteak, auzo-eskolak…, baita herri ondasunak eta ondarea jagoteko ardura izan duten pertsonak ere: serorak, maiordomoak, basozainak, etab. Horietako asko aurreko mendearen azken aldera galduz joan badira ere, beraien ezagutzak eta filosofiak bizirik dirau gure artean, egungo gure herri-nortasuna definituz.

BERRIATUA | Hitzaldia

Herri-erakunde eta auzo-laguntzarako elkarteen ondarea

Data 28 Urriak 2023 18:30

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD