90eko hamarkadatik Markinako hirigune historikoan egin diren arkeologia-lanek XIV. mendearen erdialdean sortutako hiribildu horri buruzko ezagutza historikoa argitzen lagundu dute. Esku-hartze horiek guztiak berriki aztertu dira hiri-arkeologiako proiektu batean. Hiriko mugarri arkitektoniko, urbanistiko eta historiko nagusiak aletuko dira bisita gidatu horietan,
arkeologiak eta dokumentazio historikoak emandako datuak baliatuz.