Familientzako mendi ibilbidea Alberto Bargosekin

Muskizen zehar egingo den mendi ibilaldiak bere Historiaurrera hurbilduko gaitu duela milaka urte gure arbasoak bizi izan ziren tokiak ikusiz. Ibilaldian zehar nola lortzen zituzten elikagaiak, nolakoak izango ziren etxeak edo eguneroko bizitzarako erabiltzen zituzten tresnak ezagutuko ditugu.

Pico Ramoseko kobazulo txikia bisitatuko dugu, non hainbat gorpu eta material aurkitu ziren. Eta ausartenentzat, zaldi bat ehizatzen saiatuko gara, urte haietan egiten zuten bezala. Baina lasai, inork ez du kalterik jasango, ezta zaldiz mozorrotutakoek ere.

Hizkuntza: Euskara

Elkargunea: San Juan plazako kioskoan (Muskiz)

Eguna eta ordua: urriaren 8an, 11:00etan.

Informazioa eta erreserbak: elpobal@bizkaia.eus – 629271516

Oharra: ibilbidearen iraupena 2 h. 30 min. 200 mko desnibela. Leku-kopuru mugatua.

UdalerriakMUSKIZ

Historiaurrean eman ditugun lehen urratsetatik

Eguna

2023 Urriak 08
Amaiera
11:00 am

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Ondarea Bizkaia

Ondarearen Europako Jardunaldiak

BizkaiKOA
María Díaz de Haro, 11-1ª
48013 Bilbao

944066340

ondareabizkaia@gmail.com

Jarraitu gure sare sozialak:

Online Buletina

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD