Lanestosa haran basotsu eta berde batean hedatzen da, mendien artean ahokatuta. Calera ibaiak zeharkatzen du herria. Gure lurraldeko udalerririk zaharrenetakoa da. Lanestosako hirigune historikotik barrenako ibilbide gidatua egingo dugu. Azken bi mendeetako indianoen etxeak ezagutuko ditugu, hau da, Filipinetatik eta Ameriketatik aberastuta jaioterrira itzuli ziren etorkinek altxatutako eraikin handiak. Gaur egun arte iraun duen Erdi Aroko gune historikoa ere bisitatuko dugu.