Aurtengo Europako Ondare Jardunaldiek, aukera paregabea eskaintzen dute ondare arkeologikoari eragiten dioten arazo nagusietako bati buruz hausnartzeko: espoliazioa. Hitzaldi honetan, Ignacio Rodríguez Temiño doktoreak gai hori jorratuko du ondarearen ikerketan eta babesan duen esperientzia zabalean oinarrituta, espoliazioaren aurkako borrokaren egungo arrazoiak, ondorioak eta erronkak aztertuz, baita haren prebentziorako eta kontrolerako garatutako estrategiak ere.
