Erdi Aroaren amaieran, Durangoko hiribilduak bere eliza, Uribarriko Santa Maria, berritzea erabaki zuen. Bizkaian bakarra zen tenplu gotiko handi bat zen, oso tipologia berezikoa.
Baina XVII. mendea iritsi zen: suteek eta uholdeek larriki hondatu zuten eliza –gangak bereziki–, eta, beraz, zerbait egin beharra zegoen. Hala, eliza gotikoa “bildu” egin zuten, estilo barroko klasizistako egungo itxura eman arte. Baina eliza gotiko berezi hark hor dirau, ezkutuan. Nola arakatu dezakegu? Juan Manuel González Cembellínek azalduko digu