Ispasterrek Euskal Herriko kultur ondarearen altxor itzela dauka; estilo arkitektoniko guztietako eta denboraldi guztietako baserriak ditu zutik udalerriak, ederki kontserbatuta gainera. Hala, landa-arkitektura tradizionalaren museo bizia da herria.
Anartz Ormaza (kultur ondareko espezialista arkitektoa) eta Guillermo Ruiz de Erentxun (aditua bideetan) gidari izanda, ibilbidea herri-bideetatik igaroko da, hainbat arkitektura-estilotako adibide ederrak diren baserriak ikusteko: estilo gotikoa, neoeuskalduna, errenazentista, barrokoa eta neoklasikoa.