Hitzaldi honek Karrantzako kultura-ondarea berraurkitzera gonbidatzen gaitu, ohitura, lanbide eta jakintza tradizionalen bidez —asko desagertuta daude, eta beste batzuk ahazteko zorian—. Denboraren joanak mehatxatutako eraikin, espazio eta paisaia historikoetan ere jartzen du arreta. Memoria kolektiboan barrena ibiliko gara, eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako istorioak eta bizimoduak berreskuratuko ditugu, ondare komun hori balioetsi, babestu eta bizirik mantentzearen garrantzia gogoraraziz.

KARRANTZA HARANA/VALLE DE CARRANZA | Hitzaldia

IZAN GINENAREN OIHARTZUNAK

Data 2026ko URRIAREN 3a, LARUNBATA 18:00

Topagunea

Karrantza kultur etxea

Ekintzaren hizkuntza

Gaztelania

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

696 446 301; turismokarrantza@gmail.com

Antolatzailea

Karrantzako udala

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD