Zubiaur Orozkoko hirigune nagusia da eta hiriburutzaeginkizunak ditu. Bertan eraiki zituen Orozkoko burgesiak, burdinola-industrien, errotarien, mendien eta maizterbaserrien jabeek, jauregi barroko eta neoklasikoak XVIII. eta XIX. mendeetan, baita etxetzarrak ere. Ibilbide horretan, Miren Moyaren eskutik, Gorbeiaren magalean dagoen herri polit horren aberastasun arkitektonikoa erakutsiko dugu.