Ispaster udalerrian bi kobazulo daude, Kobeaga I (hilobia) eta Kobeaga II (gela). Elkarrengandik oso hurbil daude, eta Juan María Apellániz irakasleak induskatu zituen 1964-65 eta 1973an. Indusketetan berreskuratutako ondare higigarria edo material arkeologikoa Bilboko Arkeologia Museoan dago, Kantabriar Historiaurrerako bilduma bikainarekin. Bi kobazuloak bisitatuko ditugu, kokalekuok zertarako ziren ulertzen saiatzeko.