Lekeition izan ziren erreken (garbitegiak) memoria berreskuratu nahi izan dugu erakusketa honekin. XIX. mendetik aurrera errekak eraiki ziren udalerri ia guztietan arropak eta bestelako ehun eta oihalak garbitzeko.

Lan gogor hau emakumeek egiten zuten, hasieran ibai ertzetan, geroago eraikitako erreketan, herritarren osasuna eta bizi kalitatea mantentzeko ezinbestekoa izan zena. Lantoki horiek, emakumeen sozializaziorako espazio ere bihurtu ziren, etxeetako lan erreproduktiboa espazio publikora ateraz.

LEKEITIOKO ERREKAK: EMAKUMEEN LANTOKI ETA BILGUNE

Data 2023KO URRIAREN 6A, OSTIRALA 18:00

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD