
Jarduera bi zatitan banatuko da. Lehenik eta behin, Valentin Ibarraren hitzaldia, Martin de los Heros (1874-1859) politikari garrantzitsuaren figura jorratuko duena. Barne ministro, senatari eta Liburutegi Nazionaleko zuzendari izatera iritsi zen de los Heros. Pertsonaia horrek, “Historia de Valmaseda” (1848) lanaren egileak, ondare handia izan zuen bere jaioterrian, Balmasedan, eta duela gutxi aurkitutako 1817ko dokumentu batean jasota utzi zuen: “Apeo de los vienes de Martín de los Heros la Bárcena”. Dokumentuak jardueraren bigarren zatian bisitatuko ditugun hiri- eta landa-jabetza ugari jasotzen ditu. Balmasedako hiribilduan egingo dugun ibilbideak XIX. mendeko eta aurreko garaietako eraikin batzuk hobeto ezagutzeko aukera emango digu.
Martín de los Heros eta bere ondarea Balmasedan XIX. mendean
Eguna
- 2025 Urriak 31
- 10:00 am
TOPAGUNEA
Ekintzaren hizkuntza
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
ANTOLATZAILEA