Bisita honetan, arkitekturari lotutako obrak kontserbatu eta zaharberritzeko lana hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugu. Marouflage deritzon teknika ezagutuko dugu, hau da, oihal gainean egindako margolan bat euskarri zurrunago batean ezartzea, espazioan integratzeko. Horrez gain, Ibarrolaren eta Oteitzaren erretaulen eta horma-lanen gaineko esku-hartzea eta Iruña kafetegiaren apainketa ikonikoa aztertuko ditugu. Arlo horretako adituen eskutik, lan horiek berreskuratzeko irizpideak, prozesuak eta erabakiak aztertuko ditugu, haien historia eta jatorrizko materialak errespetatuz.
UdalerriakLEIOA
Materia eta memoria: zaharberritzea ingurune arkitektonikoan
Eguna
- 23 Urr 2025
- Amaiera
- 5:00 pm
TOPAGUNEA
Leioako campusa (EHU) Sarriena auzoa, z/g Jorge Oteitza plazako erlojua Arte Ederretako Fakultateko II. Eraikina (Areto Nagusiaren behealdea)
Ekintzaren hizkuntza
Euskara, Gaztelera
INFORMAZIO ETA ERRESERBAK
Materiaymemoria2025@gmail.com Plaza mugatuak
ANTOLATZAILEA
Kultura Ondasunen Kontserbazioa-Zaharberritzea Gradua