Bisita honetan, arkitekturari lotutako obrak kontserbatu eta zaharberritzeko lana hurbiletik ezagutzeko aukera izango dugu. Marouflage deritzon teknika ezagutuko dugu, hau da, oihal gainean egindako margolan bat euskarri zurrunago batean ezartzea, espazioan integratzeko. Horrez gain, Ibarrolaren eta Oteitzaren erretaulen eta horma-lanen gaineko esku-hartzea eta Iruña kafetegiaren apainketa ikonikoa aztertuko ditugu. Arlo horretako adituen eskutik, lan horiek berreskuratzeko irizpideak, prozesuak eta erabakiak aztertuko ditugu, haien historia eta jatorrizko materialak errespetatuz.

MATERIA ETA MEMORIA: ZAHARBERRITZEA INGURUNE ARKITEKTONIKOAN

Data 2025KO URRIAREN 23A, OSTEGUNA 17:00

Topagunea

Leioako campusa (EHU) Sarriena auzoa, z/g Jorge Oteitza plazako erlojua Arte Ederretako Fakultateko II. Eraikina (Areto Nagusiaren behealdea)

Ekintzaren hizkuntza

Euskara, Gaztelania

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

[email protected] Plaza mugatuak

Antolatzailea

Kultura Ondasunen Kontserbazioa-Zaharberritzea Gradua

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD