Bisita gidatua Mendietako ontziolara, Lekeitioko itsas tradizioaren eta Bizkaiko erriberako arotzeriaren funtsezko gunea. Aitor Leniz, Javier Escudero, Juan Apraiz eta Jon Ispizua adituen eskutik, herriak itsasoarekin izan duen lotura historikoa, ontzigintza eta ontziolaren historia bera jorratuko dira.
Ondoren, bertan garatuko den erriberako arotzeriako proiektu komunitarioa aurkeztuko da, jakintza hori gaur egun belaunaldi berriei nola transmititzen zaien erakutsiz, prozesu parte-hartzaileen bidez.

MENDIETA: ONTZIOLA HISTORIKOTIK JAKINTZA BIZIRA

Data 2026KO URRIAREN 17A, LARUNBATA 11:00

Topagunea

Mendieta Ontziolaren sarrera

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

94 608 55 11; 94 608 55 04; [email protected]

Antolatzailea

Itsasmuseum Bilbao - Lekeitioko udala

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD