1917an eraikitako egurrezko egituradun ontziola horretan, Mendieta familiako lau belaunaldik lan egin zuten ontzigintzan, eta euskal ontziola tradizionalen ezaugarriak gordetzen dituen bakarra da; Kantauriko kostaldean tipología horrekin gelditzen den azkena. 2016an hasitako zaharberritze-zientifikoa 2023an amaitu zen eta, orain, alboko etxearen birgaitze-lanak gauzatzen ari dira. Bisita gidatuan, monumentu-multzoaren zaharberritze-prozesua azalduko da.
OHARRA: irisgarritasuna ez da oso ona.