Erakusketa honek muturreko egoeretan salbatutako objektuetan jartzen du fokua: suteak, arriskuan dauden eraikinak, lapurretak…
Ondare erlijiosoa Bizkaiko nortasun kulturalaren funtsezko zati bat da. Dena den, hura kontserbatzea eta helaraztea zaildu duten arrisku ugariren aurrean egon izan da.
Besteak beste, erabileraren galera gizarte-aldaketengatik, jendea erlijio-praktikatik pixkanaka aldentzea, haren kultura-balioa ez ezagutzea, baliabide ekonomiko eta teknikorik ez izatea…
Horrez gain, esku-hartze desegokiak egin dira, eta, batzuetan, osotasunean aldatu da, atzera bueltarik gabe.
Arriskuak ezagutuz gero, gure herentzia babestu eta haren etorkizuna bermatuko dugu.
Ordutegia:
- Asteartea-larunbata/martes-sábado: 10:30-13:30 / 16:00-19:00
- Igandea-jaieguna/domingo-festivo: 10:30-13:30
