Bisita gidatu honetan, bai arkeologoen lana eta bai zaharberriketako arkitektuen lana ezagutzeko aukera egongo da adituen eskutik. 2010ean monumentu izendatu zuten, izan ere kantabriar kostalde osoan gelditzen den azken ontziola tradizionala da. Gobernu erakunde ezberdinen eta adituen elkarlanari esker, 2016-2023 bitartean eraikinaren zaharberritze proiektuari ekin zitzaion. Alabaina, hasi aurretik, arkeologo talde batek ontziolaren egurrezko egituraren eta tokiko aztarnen analisi arkeologikoa burutu zuen.