Jon Urrutxurturen eskutik herriko perratokia eta Errotabarriko errota bisitatuko dira, eraikin bakoitza osatzen duten instalazioak, perratzaileen eta errotarien lana aztertuz. Lehenengo, perratokia bisitatuko da eta gero, 500 metroko ibilaldia egingo da Errotabarriko errotaraino.

Bidean, Altzibergo dorrea eta Ponporteko presaren ondotik igaroko dira bisitariak. Era berean, egindako zaharberritze-lanak alderatuko dira: ferratzeko tailerrean gehiegi esku hartu izana eta errota behar bezala zaharberritu izana.

PERRATOKIA, ALTZIBERGO DORREA, PONPORTEKO PRESA ETA ERROTABARRIKO ERROTA

Data 2026KO URRIAREN 31A, LARUNBATA 11:00

Topagunea

Zeanuriko plaza

Ekintzaren hizkuntza

Euskara

Prezioa

Doan

Informazio eta erreserbak

946739146; [email protected]

Antolatzailea

Zeanuriko udala

Newsletter

Irakurri gure pribatasun politika informazio gehiago lortzeko. | Más información sobre nuestra política de privacidad

DBEO onartzen dut / Acepto el RGPD